Udaz blai

Urduñako parapente eskola, piloto berriak aireratzen

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 3a, 07:04

Asteburuan parapente pilotoen trebakuntza egin zuen Urduñako parapente eskolak. Banakako jarduera izanik, koronabirusaren pandemiak ez du euren jarduna eten.

Protokoloak sortu behar izan ditu Urduñako parapente eskolak kirola praktikatzen jarraitzeko. Maiatzetik urrira luzatu ohi da euren denboraldia, eta aurtengoan ere ez dute hutsik egin.

Asteburuan, esaterako, piloto mordoa elkartu zen Gorobel mendizerran zein Tertangako lur-hartze zelaian, Fili arduradunak sare sozialetan aitortu duenez.

Covid-19 birusak parapentea zenbateraino baldintzatu duen galdetuta, denboraldi hasieratik mugatu zituztela klaseak dio: "Martxotik urrira da normalean gure denboraldia, beraz, maiatza aldean hasi ginen neurriekin: eskuen garbiketa, maskarillen erabilera, material guztia ondo desinfektatzea...".

Salatu dutenez, "euren gain" hartu behar izan dute ardura guztia, erakundeek ez baitiete inolako laguntza edo gomendiorik eman. Dena den, eskolen arteko komunikazioa bermatu dute, "horren arabera saiatu gara ahalik eta ondoen zaintzen guztia".

Bete-betean harrapatu ditu "hegalariak" pandemiak. Horrek, ordea, ez die funtzionamendua eragotzi: "Gure ingurunean oso garrantzitusa da hegaztien babesgunea ere ondo zaintzea". Hargatik, ohituak daude ekintzak mugatu edo egokitzera.

Horrenbestez, aurrerantzean ere "hegan" jarraitzeko asmoa agertu dute, "baita biplazak egiteko gogoak dituzten lagunekin ere".

Argazkiak: Fili Fil

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide