Kultur sorkuntza Aiaraldean

Folk doinuekin girotu dute ostiral iluntzea Urduñan

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ira. 5a, 14:25

Berezia izan da Urdufolk jaialdiren VIII. edizioa. COVID-19ak ekimena moldatzera bultzatu ditu antolatzaileak, birusaren hedapena ekiditeko prebentzio neurrietara egokitzeko. Gauzak hala, egun bakarrera eta bi kontzertura mugatu da aurtengo egitaraua, eta kokalekua ere ezberdina izan da, Foru plazatik Urduñako Herri Ikastetxeko patiora mugitu baitute oholtza, jende-pilaketak ekidite aldera. 

Iñaki Plaza eta Koldo Uriarte izan ziren lehenak eszenatokira igotzen. Pianoa eta trikitiaz osatutako abesti sorta ederra plazaratu zuten bi musikariek, baina emanaldiaren azken zatian hainbat gonbidatu berezi igo ziren eurekin jotzera: Kepa Calvo eta Peri Ibañez (Placton talde urduñarreko baxu-jole eta bateria-jotzaileak, hurrenez hurren) eta Haimar Arejita (Gatibu taldeko gitarra-jolea).

Iñaki Plazak esker bereziak eman zizkien jaialdiaren antolakuntzan parte hartu zuten boluntario guztiei, eta baita garai hauetan kultur jarduerak egiten jarraitzera animtzen diren talde eta norbanako guztiei ere. 

Amak taldeko kideak arduratu ziren gauari amaiera emateaz. "Alaitz eta Maider", "Maixa eta Ixiar" eta "M-n" taldeetako lau kidek osatzen dute proiektua, eta abesti ezagun ugarirekin girotu zuten eskolako patioa, bertaratutako dozenaka bizilagunen gozamenerako.

Sare sozialetan ere izan zuen oihartzuna ekimenak. Baga-Bigak zuzenean emititu zuen kontzertua, eta bertaratutako ikus-entzuleek ere partekatu zituzten bertan bizitako zenbait une euren kontuetan:

 

Urduñako Udalak herritarren zein atnolatzaileen jarrera txalotu du:

Aurten ez da lehiaketarik egon. Iazko finala halakoa izan zen:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide