6 mendi ibilbide seinaleztatu ditu Urduñako Udalak

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 9a, 11:00
Txarlazorako bidea markatu dute, besteak beste. / Asier Sarasua Aranberri

Txarlazo, Babio edo Burubiorako zirkuituak markatu ditu tokiko erakundeak, besteak beste. Ingurua ezagutaraztea da ekimenaren helburua.

Urduñako Udalak hiriko ibilbideak seinaleztatzeari ekin dio. Oharrean azaldu dutenez, irailean aurreikusi dute prozesua amaitzea, lau hilabeteren ondoren. Izan ere, maiatzean hasi ziren txangoak markatzeko eginkizunak.

Orotara 6 zirkuitu atondu dituzte seinaleekin: Txarlazo, La Choza, Gartxeta, Korotzen, Babio eta Burubio

6 ibilbide

Orotara 6 zirkuitu atondu dituzte seinaleekin: Txarlazo, La Choza, Gartxeta, Korotzen, Babio eta Burubio. Udaleko Ekonomia Sustapen Sailak gidatu du egitasmoa. "Mendizale guztiek Urduñako txoko ezezagunak errazago ezagutu ahal izatea da ekintza honen helburua, tokiko paisaiaz eta naturaz gozatu ahal izateko", zehaztu du tokiko erakundeak.

Erantsi dutenez, bisitarien eskaerari erantzun nahi izan diete horrela, "Turismo bulegora hurbildu eta mendi ibilbideen inguruko informazioa eskatzen duten pertsonei, hain zuzen ere".

Sare sozialetan eta udalaren webgunean eman dute ekimenaren berri:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide