Komunikabideek gaur zabaldu dute ez dela publikorik baimenduko euskal mendateetan Vueltan. Hori esan nahi du Arrateko eta Urduñako errepideak hutsik egon beharko direla txirrindulariek zeharkatzen dituzten bitartean.
Antza, hori da Eusko Jaurlaritzak eta lasterketako antolatzaileek adostu dutena, COVID-19 birusaren ondorioz. Berez, Jaurlaritzak ez du uste beste modurik dagoenik urriaren 27an jende pilaketak ekiditeko Urduñako mendateko igoeran.
Albisteak eragina izango du eskualdeako zaleen artean. Izan ere, bestelako probetan aldapa horiek hautatu dituzte lasterketa gertutik jarraitzeko.
Aurten zaleek jasotzen duten bigarren kolpea izango da. Udaberrian lehiatu behar zen Euskal Herriko Itzulian ere Aiaraldeak protagonismo handia izan behar zuen, baina pandemia dela eta, bertan behera geratu zen proba.