2020/10/28 12:00

Tailerra

Oroimena lantzen

Oroimena lantzen
Alondegia, Urduña
Azken hilabetetan, programa honen ekintzak mugatu egin ziren COVID-19a dela eta. Urritik aurrera, ordea, eta beharrezkoak diren prebentzio-neurri guztiekin, aurrez aurrez gauzatuko dira berriro hainbat ekitaldi. Urriaren 19an, 17:00etatik 18:00etara, "Adaptándonos a la nueva realidad desde el Bienestar Emocional" (Ongizate Emozionaletik egoera berrira moldatzen) hitzaldia eskainiko du Mª Belén Andrés psikologoak Alondegian.

Edukiera mugatua izango da eta plaza gordetzeko aukera eskainiko da, albistea honen amaieran zehazten diren telefono zenbakien bitartez.

Oroimena lantzeko saioak hileko 7an, 14an, 21ean eta 28an, 12:00etatik 13:00etara, eskainiko dira, Alondegian ere bai. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da.

Informazio gehiago jasotzeko, Maitane eta Libe hezitzaileekin egin daiteke kontsulta, 94 538 30 03 (luz:55) edo 688 828 025 telefono zenbakietara deituz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide