Beharginek ez zuten argi buruan zuten ekintza egin ahalko zuten edo ez, Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren aurka atzo ezarritako neurri berriak direla eta. Alabaina, azkenean deialdia mantentzea erabaki dute eta ehunka langile bertaratu dira errepidera.
Poliziaren presentzia handia izan da, baina ez da inolako tira birarik egon. Hori bai, langileek uneoro mantendu behar izan dute euren arteko segurtasun distantzia.
Langile Batzordeak oso positiboki baloratu du ekimenak izandako harrera.
24 orduko greba ere deitu du komiteak gaurko, eta deialdi horren jarraipena erabatekoa izan dela nabarmendu du.
Kirol probari dagokionez, EF Pro Cycling taldeko Michael Woods gailendu da gaurko etapan. Txirrindulariek 160 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute. Urduñatik igaro diren lehen aldian bi multzo handitan banatuta zeuden txirrindulariak, baina gero 30 lasterkarik ihesaldia abiatu dute; eta 5 kirolariko talde bat gailendu da azken kilometrotan.
Argazkiak: Txabi Alvarado eta Antonio Muñoz