Arkamoko mendizerran barrena ibili ziren Urduñako Txarlazo Mendi taldekoak asteburuan. Hain zuzen, igandean egin zuten zeharkaldia. Subijana Morillasetik Ginearako bidea osatu zuten partaideek, eta Cotorrillo (1.084 metro) eta Barron ezagutu zituzten, besteak beste.
Sare sozialetan eman dute ibilaldiaren berri. Ez da izan, ordea, urriko irteera bakarra. Aurreko astean -urriaren 14an- Larruzabaleko paisaietan barrena murgildu ziren. Faceboook kontuan topatu daiteke elkartearen eta euren ekintzen inguruko informazio gehiago.
Argazkiak: Txarlazo Mendi Taldea