Gaur 18:00ak baino lehen txirrindulari batek istripua izan du Etxegoien eta Mendeika arteko bidean. Ertzaintzak azaldu du, printzipioz, ez dutela uste zauri larririk duenik, baina, antza, bidezidor batean izan da ezbeharra eta heltzeko arazoak izan dituzte larrialdi zerbitzuek.
Berez, Aiarako Suhiltzaileak, anbulantzia eta helikopteroa bertaratu dira kirolariaren bila, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Bidea itxita
Ertzaintzak eta larrialdi zerbitzuek hala adierazi arren, Mendeikako Administrazio Batzordeko kideek aipatu dute istripua ez dela herrian gertatu, Etxegoienen baizik, bidean dagoen irtengune batean.
Mendaika, Babio pasalekuan. Larrialdi-zerbitzukoek eroritako txirrindulari bat erreskatatu dute eta Galdakaoko Ospitalera eramana.
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) October 29, 2020
----
Mendaika, paseo Babio. Servicios de emergencia rescatan a un ciclista que se ha caido y trasladan al Hospital de Galdakao.#mendia pic.twitter.com/xs8uU554m7
Korapilatsua izan da arratsaldea, hala ere. Bidean hesi bat zegoen kateatuta, ibilgailuak ez igarotzeko jarritakoa. Gauzak hala, anbulantziak ezin izan du aurrera egin, eta bidean trabatuta geratu da. Buelta osoa eman behar izan du txirrindularia artatzeko, Mendeikako bizilagunek salatu dutenez.