Mobilizazioa egingo dute bihar -larunbata- Urduñak Foru plazan, 13:30ean. “Bizi baldintza duinak” aldarrikatzea izango da ekimenaren xedea. “Aski ezaguna dugun bezala, COVID-19ak eragin duen egoera honetan, berriro ere biztanleon eta herritarron gainean jarri nahi digute motxila”, salatu dute mobilizazioaren deitzaileek, “behar diren neurri edo laguntzetatik urrun, gero eta egoera prekarizatuago batean aurkitzen gara”.
Gauzak hala, “indarrak batu eta batera borrokatzeko” deia luzatu dute. “Lehen sektore, ostalaritza, osasungintza, hezkuntza, kultura, turismo eta zerbitzu publikoetatik aurrera pausu bat eman behar dugu”.
Mobilizazio segida luzea
Biharkoa ez da izango Aiaraldean egiten den mota horretako lehen mobilizazioa. Azken asteetan makina bat protesta ekintza egin dira eskualdean, COVID-19aren pandemiaren aurrean aldarri ugari plazaratzeko: