Ehunka ume egon ziren atzo Urduñako frontoian, Olentzero eta Maridomingirekin urtea agurtzeko asmoz. Bost txanda antolatu zituzten horretarako, bi goizean eta hiru arratsaldean.
"Guztira, 300 ume inguru pasa ziren frontoitik, gurasoekin lagunduta", zehaztu du Itziar Biguri alkateak. Horietatik 100, 8-12 urte bitartekoak izan ziren.
Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, osasun eta segurtasun neurri zorrotzak izan zituzten, baina horrek ez zuen jarduera antolatzea eragotzi.
Argazkiak: Urduñako Udala