ARGAZKI KRONIKA

"Lagun ezkutu" ugari bildu zituen bertsoak Gabonetako saioan

Erredakzioa 2020ko abe. 27a, 09:40

Bertso jaialdia egin zuten atzo Urduñako frontoian. Sebastian Lizaso, Uxue Alberdi, Oihana Bartra eta Manu Bendala aritu zuren kantuan, Izar Mendigurenen esanetara.

Urduñako Gaztetxeak urtero antolatzen duen jaialdiari jarraiki, Gabonetako bertso saioa egin zuen atzo Udalak frontoian. Sebastian Lizaso, Uxue Alberdi, Manu Bendala eta Oihana Bartra aritu ziren kantuan, gabon kutsuko eszenatokian.

Umoretik jo zuen saioak oro har. Sebastian Lizasok eta Uxue Alberdik, egunotan familietan bizitako zenbait egoerari abestu zioten, beldurrari eta bisitatzeko nahiari lotuta. Manu Bendalak eta Oihana Bartrak, berriz, Otxomaio irratia izan zuten hizpide. "Lagun ezkutua" jolasa ere egin zuten, eta algara ugari eragin zituzten bertsolariek elkarri oparitutako kontuek. 

Seriotik ere izan zuen saioak. Uxue Alberdik, esaterako, hilerrian azaldutako  frankismo garaiko amona-aitonen hezurrei abestu behar izan zien, indusketen argazkia aurrean zuela. 

Oihana Bartrari eta Sebastian Lizasori Urduñako zenbait hitz jarri zizkieten, eta hala, euren ustez Morrillona, Bihotza, Pitt & Putt eta Fraileburu zer ziren azaldu behar izan zuten, argazkitan esanahia ikusi aurretik. 

Manu Bendalak ere saio dotorea josi zuen. Izaskun del Cerro piano-jolea ere igo zen oholtzara, kopla saioa musikatzeko. Frontoian hotz egin arren, giro beroan igaro zuten larunbat arratsa urduñarrek, Euskara Arloak eskainitako emanaldiari esker.

Argazkiak: Amets Meatza Castañares

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide