Asteburuko elurteek eragina dute oraindik eskualdean eta Urduñako mendatean hainbat zirkulazio arazo sortu dira. Gaur goizean larrialdi zerbitzuek errepidean trabatutako Gaztela Leoiko elurra kentzeko makina bat artatu dute.
Urduñako mendatean kateekin gidatzea derrigorrezkoa dela jakinarazi dute Trafiko Zuzendaritzatik, eta kamioi artikulatuek debekatuta dute bertatik igarotzea.
Elur iragarpena
Abisu horiak aktibatuta jarraitzen du elurra dela eta. Elur kota 700 eta 900 metro artean aurkitzen da eta hurrengo egunetan 600 metrotara jaitsi daiteke. 5 zentimetroko pilaketak aurreikusten dira.
Asistencia a vehículo quitanieves de CyL en Orduña@DYABizkaia. pic.twitter.com/6hkdetpuDA
— DYA Bizkaia (@DYABizkaia) December 28, 2020