Bideoa sortu du Urduñako Sarek, espetxe politika jorratzeko. Senide eta lagunek hartu dute parte, besteak beste, ikus-entzunezkoan: "Euskal preso zein iheslari politikoen senide diren Urduñako bizilagunen kontakizunak biltzen dituen erreportaia da. Dispertsioak sorturiko oztopoez eta COVID-19ak sorturiko zailtasunez mintzatu gara, baina baita elkartasunak pizten dituen ilusio eta emozioez ere".
Isilpeko ahotsak deitu dute lana, eta herritarren testigantzetan oinarritua dago. Bideoa ez da izan abenduan sustatutako elkartasun ekimen bakarra. Eguberri egunean musika ekimena egin zuten Foru plazan, eta biharko -abenduak 31- argi mosaikoa deitu dute Foru plazan:
