Beste urte batez arrakastatsua izan da Urduñako Erakusleiho Lehiaketa. Aurtengoa VI. edizioa izan da eta hiriko 14 establezimenduk hartu dute parte.
Mahor Liburudendaren erakusleihoa aukeratu du epaimahai teknikoak Gabonetako eskaparate onena gisa. Luyando Ópticos-ek eta Meliton Okindegiak bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.
Herri bozketari dagokionez, albaitariaren erakusleihoaren alde egin du herritarren gehiengoak. Orain, 50 euroko bi erosketa-bonu zozketatuko dituzte Alondegian eta Turismo Bulegoan kokatu ziren kutxetan botoa eman duten 120 auzokideen artean.