Obrak egingo ditu Urduñako Udalak harresiaren eta Andra Mari elizaren gunean. Zonaldea lorategi publiko bihurtzea izango da helburua. Tokiko erakundeak 100.159 euroko diru-laguntza eskatu zion horretarako Eusko Jaurlaritzari, eta honek 50.156 euro emango dizkio azkenean, hainbat urtetan zehar.
“Hainbat lan burutuko dira”, zehaztu du udalak, “harresiaren goialdeko eremua garbitu eta zementuarekin babestuko da, harresiaren aldamenetan dauden teilatuak garbitu eta teila berriak jarriko dituzte; eta, azkenik, Andra Mari elizaren eta harresiaren arteko zonaldea lorategi publiko bihurtuko da, bertan beste motatako ekitaldiak eskaini ahal izateko”.