Urduñako ekoizle eta baserritarrek online denda bat izango dute aurrerantzean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 26a, 16:00
Urduñako 8 baserritarren produktuekin hasi dute online salmentarako web orrialdearen ibilbidea. / Urduñako Udala

Gaur aurkeztu du Urduñako Zaporeak elkarteak, eskualdeko zenbait baserritarrekin batera, produktuak online saltzeko abian jarritako webgunea.

Melis tabernan aurkeztu dute gaur Urduñako Zaporeak elkarteko kideek eskualdeko baserritarren produktuak online saltzeko prestatutako web orrialdea. Bezeroei zerbitzu zuzena eskaintzea da proiektuaren helburua, "eskualdeko merkatuetan edota denda txikien bitartez erosi ezin badituzte, produktuak etxean jaso ahal izateko.

Intervegas taldeak sustatutako Espainiar Estatuko 'Huerta Proxima' ekimenaren barruan kokatuta dago proiektua. Ekimenak beharrezkoak diren baliabideak eskaintzen dizkie tokiko ekoizleei, euren produktuen salmenta zuzena egin dezaten.

Bide urratua

Urduñako proiektuaren ernamuina, baina, lehenagotik dator. COVID-19ak eragindako pandemiak baserritarren merkatuak itxiarazi zituen, eta egoerari buelta emateko asmoz WhatsApp taldea jarri zuten abian Urduñan, baserritarren produktuen salmentak aurrera jarrai zezan. Talde horren arrakastatik egin dute salto plataforma digital berrira.

Atariak 8 baserritarren produktuekin ekin dio ibilbideari, baina espero dute tokiko ekoizle gehiago batzea hurrengo aste eta hilabeteetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide