Ez da prozesiorik egongo Urduñan Aste Santuan

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 12a, 06:00
Urduñako prozesioak 2019an izan ziren azken aldiz. / Aiaraldea.eus

Urduñako Kristoren Eskola Santuak oharra atera du iragartzeko 2021eko Aste Santuko ospakizunak bertan behera utzi dituela.

COVID-19 birusak eragindako pandemiaren ondorioz, aurten Aste Santuko prozesioriok ez egitea erabaki du Urduñako Kristoren Eskola Santuak. "Pandemiaren zorigaitza medio, bertan behera utziko ditugu bide publikoetan antolatzen ditugun ekintza eta ospakizun guztiak". Elizkizunei dagokienean, osasun egoeraren arabera gauzatuko dituzte, aurreratu dutenez, "indarrean dagoen osasun araudia errespetatuz".

Edozelan ere, egun horiek intentsitate eta onura berdinekin bizitzea izango da eragilearen xedea, "ahizpa eta anai guztiak gonbidatzen ditugu, fededunak oro har, eguneroko ospakizun liturgikoak modu berri batean ospatzera, bereziki Hiruko Sakrokoak".

Hein berean, Kristau Eskolako zaindariari pandemia amaitzeko eskatu diote oharrean, baita sufritu duten pertsonsa guztiak kontsolatzeko ere.

Iaz ere ezin izan ziren kaleetara atera Aste Santuko prozesioak ospatzera. 2019. urtean burutu zituzten kalejira katolikoak azkeneko aldiz:

2018. urtean, berriz, bost kalejiretatik lau bakarrik egin ahal izan zituzten, haizeteak eragotzi baitzuen jardueretako bat. Ospe handikoak dira Urduñako prozesioak, pase eta jende ugari biltzen baitituzte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide