Getxa Goi Txistu Taldeak bideo batekin gogoratuko du “Lapiko Domeka” eguneko txistu kontzertua

Getxa Goi Txistu Taldea 2021ko ots. 21a, 18:14
Aurten ezin izan da Lapiko Domeka jaia ohikoan bezala ospatu. / Antonio Muñoz

2021eko urtea ere berezia izango da guztiok ezagutzen ditugun arrazoirengatik, eta Orduñako herrian ere berezia bada aratuste-martitzen osteko domeka, Lapiko Domeka (‘Domingo de Piñata’). Egun horretan Getxa Goi Txistu taldeak hamar urtetik hona antolatu duen txistu kontzertua (eta kontzertu osteko kale animazioa) ezin izan du ospatu, egoerak behartuta.

Hala ere, hiriko morroi eta otseinentzat bereziki eginiko antzinako jai hura molde berriekin ospatzea (edo gogoratzea behintzat), proposatzen digu Getxa Goik, Facebook-eko bere kontuan sareratutako bideoarekin. Bertan, hamar urteetan egindako lanaren laburpena ekartzen digute argazkietan baturik, baina ez nostalgiagatik, euren argitalpenean esaten dutenez “urrunago helduko gara pausu bat atzera emanik indarra hartzeko...” 

Horrekin batera, eguneko egitaraua aurrera ateratzeko izan duten laguntza eskertzeko aprobetxatu nahi izan du Txistu taldeak, bai urteetan zehar egon diren musikari ugariena eta baita bestelako laguntza eman dieten pertsona guztiena, bereziki urte honetan joan direnen laguntza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide