Urduñan aniztasun jolasak egingo dituzte apirilaren 16an, 17:00etan Alondegian. Aniztasun funtzionala erdigunean jartzea da jolas eta ekimenaren helburu nagusia. Besteak beste, braille idazkera landuko dute.
Apirilaren 17an eskalada tailerra egingo dute, programazio berdinaren barruan, Amurrioko Bañueta kiroldegian.
Izen ematea aldez aurretik egin beharko da 606 673 744 Whatsapp aplikaziora mezua bidalita, eta jardueretan derrigorrezkoa izango da maskararen erabilera.