IRATI GONZALEZ VIZAN

“Gauza asko ditugu Suediako gizarte eredutik ikasi beharrekoak”

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mai. 16a, 08:00
Stockholmon ari da bizitzen Irati. / Irati Gonzalez Vizan

Familia bisitatzera eta ingelesa praktikatzera joan zen Suediara IRATI GONZALEZ VIZAN (Urduña, 1997). Hainbat hilabete eman ditu bertan eta ekainean bueltatuko da eskualdera.

Zenbait hilabete daramatzazu Suedian, zergatik joan zinen bertara?

Urrian heldu nintzen Stockholmora. Joan den urtean amaitu nuen Turismo Gradua, eta egoera, oro har, oso ondo ez dagoenez, lehengusuek beraiekin Stockholmora joatea proposatu zidaten denboraldi batez umezain gisa lan egiteko eta, aldi berean, ingelesa praktikatzeko. 

Nolakoa da zure egunerokotasuna bertan?

Astean zehar egiten ditudan ekintzak ez dira oso interesgarriak egia esanda, ingelez eskolak ditut, 2-3 ume zaintzen ditut eta familiarekin egoteaz gozatzen dut. Asteburuetan, berriz "turisteo" pixka bat egitea gustuko dut.

Oso desberdinak dira bertako ohiturak? Zerk harritu zaitu gehien?

Esan beharra dago, gizarte eta kultur desberdinak garela. Lehenik eta behin, gastronomia oso desberdina da, eta aipatzekoa da, mota guztietako saltsak dituztela.

Nabarmendu beharra dago, oso leialak direla marka nazionalekin, etxe guztietan (edo gehienetan) aurki ditzakezun altzariak edo dekorazio-objektuak baitaude. Hala ere, azpimarratu beharra dago, kultura bakoitzaren tradizioekiko lehialtasuna dela euskaldunok suediarrekin komunean duguna.
Egunero topatzen ditut herrialde honetako kulturari buruz harritzen nauten gauzak.

Garrantzitsuena, gizarte aurreratua dela pertsonen eskubideei dagokienez, bai lan arloan, baita arlo pertsonalean. Baita ere, ingurumena zaintzeari dagokionez oso kontzienteak direla. Bukatzeko, aipatzekoa da, Stockholmon bizi ahal zarela suediera jakin gabe, ia biztanle guztiak ingelesa dakitelako.

Nola definituko zenuke Suediako gizartea?

Suedian askatasuna, demokrazia, berdintasuna, osasuna edo herritarren ongizatea neurtzen dituztela nabarmentzekoa da.Suediako gizartea berdintasunezkoa eta oso antolatua da. Baita ere, nazioarteko pentsamoldea daukatela, eta pentsamolde-desberdintasunarekin bat egitea, lehengo aldiz zaila den gizartea dela.

Aipatzekoa da ere, belaunaldien arteko aldea ere nabarmentzen dela, hau da, adineko pertsonak ez dira gazteekin elkartzen,  kontraesana dirudien arren, helduak oso tradizionalak direlako. Gauza asko ditugu gizarte honetatik ikasteko

Nola bizi izan duzue COVID-19ak eragindako pandemia?

Egia esanda, Estocolmora heldu nintzen egunean nahiko harrigarria izan zen, inork ez baitzuen maskararik erabiltzen, jende asko zegoen kalean, eta itota sentitu nintzen, izan ere, nahitaezko maskaratik nentorren, establezimenduetako edukiera mugatua, distantzia soziala eta ia 3 hilabeteko itxialdia. 
Suedian ez dute inoiz nahitaezko berrogeialdirik egin, murrizketa bakarra dago: gaueko zortzietatik aurrera alkoholik ez saltzea, beste guztia gomendioak dira.

Horregatik, garraio publikoan bazoaz edo denda batera sartzen bazara, maskararik ez duen jende askorekin egin dezakezu topo.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide