2021/05/02 12:00

Antzerkia

Neskartfest: Antzerki amateurraren lehen jaialdia

Neskartfest: Antzerki amateurraren lehen jaialdia
Urduñako espazio desberdinetan, Urduña

Neskartfest, Arte Eszenikoen Euskal Herriko Emakumeen Jaialdia, emakume artistek eta sortzaileek kulturaren munduan egiten duten lana ikusarazteko helburuarekin sortu da, Kuluxka konpainiaren eskutik eta Urduñako Udalaren laguntzarekin. Bertan, genero eta estilo eszeniko ezberdinetako proposamenak eskainiko dira, beti ere emakumeek gidoilatuak edo zuzenduak.

Ekintza honi buruzko informazio zehatzagoa udal komunikazio kanalen eta karteleriaren bitartez iragarriko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide