Urduñako Udalak zezen plazaren parean kokatzen den legoa-harria zaharberritzeko lanak gauzatu ditu.
1773. urteko mugarria da Urduñako legoa-harria, eta euskal kostaldea Gaztelarekin lotzen zuen errege bidean zehar oso erabiliak ziren distantziak adierazteko. Bizkaian aurkitu daitekeen harlanduzko harriz egindako mugarri bakarra da Urduñakoa.
Garbiketa lanek mugarriaren kontserbazioa ahalbidetuko dute. Guztira, 1.000 euroko aurrekontua izan du esku-hartzeak, udalak adierazi duenaren arabera.