Urduñako taldea izan zen lehena oholtzara igotzen. Euren ohiko estiloari jarraiki, hainbat rock abesti ezagunen bertsioak taularatu zituzten.
Gatibuko kideek jo zuten jarraian. Formatu akustikoan aritu arren, publikoa dantzan jartzea lortu zuen Gernikako taldeak, eta Iñaki Plaza trikitilariaren laguntza izan zuten horretarako emanaldiaren zati batean.
Argazkiak: Antonio Muñoz