10:30ean hasiko da jardunaldia. Cristina Arias aktoreak haurrentzako tailerrak eskainiko ditu Andra Mari Plazan 10:30etik 12:30ak arte. Jarraian, Tepsis Teatro konpainiaren Despierta! Retablos de la vergüenza lanaz gozatzeko aukera izango dute urduñarrek zezen-plazan, 13:00etatik 14:00etara bitartean.
Arratsaldeko egitarauari dagokionez, Los caminos de la vida antzeztuko du Colectivo Artea taldeak, 17:00etatik 18:00ak arte, zezen-plazan. Ondoren, Cia Ido Lo Ca konpainiaren txanda izango da, Andra Mari Plazan 18:30etik 19:30era, ¡Qué circo de mujer! obrarekin.
Avril Teatro Breve konpainiaren Avril izeneko lanak girotuko du gauaren hasiera, 20:00etatik 20:30era zezen-plazan. Amaitzeko, Las Lentejas taldearen kontzertuak amaiera emango dio ekitaldiari, 21:00etatik 21:45ak arte zezen-plazan ere bai.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.