Erakusketa antolatu du TeBeOteka ekimenak Urduñan, Politena tabernak berriki inauguratu duen kultur espazioan. Eduardo Vera argazkilari mexikarraren argazkiak ikusteko aukera egongo da bertan. “Ekimen honekin gure lagun mexikarrak izan nahi ditugu gogoan, kontzertu eta kulturarteko trukaketa ugari izan ditugulako eurekin”, azaldu dute antolatzaileek.
Hilabete bat baino gehiago egongo da erakusketa ikusgai.

Ibilbide luzeko argazkilari eta musikaria
Guadalajarakoa (Jalisco) da Eduardo Vera, eta Mexiko Hiriaren eta Texasen artean bizi da gaur egun. Mexikon zein Estatu Batuetan egin ditu erakusketak eta bestelako jarduera kulturalak. Hainbat liburuan agertu dira bere argazkiak, Zapatismoari buruzkoetan batez ere.
Horrez gain, bide luzea egin du baita musika ekoizle gisa. Discos Tenoch zigilua plazaratu zuen 1995. urtean, eta Zapatisten mugimenduak ateratako lehen diskoetako bat ekoiztu zuen.