Txarlazo mendiko Antzinako Andra Mariren eskultura arrakalatu eta hainbat hormigoizko bloke erori egin dira. Hori ohartarazi zuten Urduñako mendizaleek, eta arreta eskatu diete bertara igoko diren mendizaleei. Izan ere, egituraren egoera ez dago guztiz egonkortuta oraindik.
Atzo bertan eskulturaren inguruak hesitu zituzten, kalte gehiago ekiditeko asmoz. Datorren astean baloratuko dute egoera udal teknikariek.
