Santa Zezilia, Erauntsi Dantza Taldea eta Lindy Hop batera aritu ziren larunbatean

Ainhoa Pikaza Diaz de Lezana 2021ko eka. 29a, 12:50

Ekainaren 26an, larunbata, kultura ekitaldia egin zen Urduñako zezen-plazan, tokiko hiru talderekin: Santa Zezilia banda, Erauntsi Dantza Taldea eta Lindy Hop.

Ikuskizuna guratsua, berezia eta hunkigarria izan zen. Guratsua hiru talde oso ezberdin batu zirelako grin partekatu bategatik: musika. Hunkigarria izan zen, aldiz, euskal dantza tradizionalak dantzatu zituztelako adin ugariko dantzariek. Bestalde, Lindy Hopen hiru bikote aritu ziren. Guztiek dantzatu zuten bandaren musikaren laguntzarekin, Jesus Urrutiak ondo zuzendua. 

Unerik zirraragarriena Onorio Velez Lecandaren omenaldia izan zen. Santa Zezilia bandaren jarraitzaile nagusiena da. 89 urte ditu eta ez du kontzertu bakarra galtzen.

Halaber, ez zen falta izan arratsaldeko primizia, Adiós Orduña pasodoblearen estreinaldia, Segundo Echeguren egilearena.

Unerik atseginena urduñar maitatuenetako batek sortu zuen, Jose Luis Bigurik. Ama birjinari otoi eginez heldu zen zezen plazara, sarrerak egeratzea espero zuelako. Eta ez zen soilik sartu, urdaiazpikoa ere egokitu zitzaion. Bere zorte onari esker, bere bat-bateko bertsoaz gozatu zuten ikusleek.

Argazkiak: Ainhoa Pikaza Diaz de Lezana

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide