"15 urte gazteago sentitzen naiz" adierazi dio Mari Carmen Diaz de Lezana txirrindulariak bere senideei. Izan ere, ekainaren 15ean Vatikanora joateko bidea hasi zuenean, ez zekien gai izango ote zen abentura bukatzeko.
Orain, ordea, pozik dago Mari Carmen, ondo eusten baitio eguneroko etapari. "Patxadaz egiten dute, egun osoa hartuta", azaldu du Ainhoa Pikazak, bere alabak. "Egunero abentura da, arrisku politagatik eta jendearen adeitasunagatik", esan die kirolariak senideei.
Orain artekoa, edonola ere, ez da erraza izan. Hasierako ibilbidea aldatu zuten eta Pirinioak paraleloan igaro ordez, iparraldera jo zuten. Frantziako herri txikiak zeharkatu dituzte eta Kostalde Urdineko edertasunarekin txundituta geratu dira gero.
Hala ere, une arriskutsuak bizi izan dituzte, errepide batzuk estuak zirelako, eta trafikoa, handia eta bizia. Antza, orain Italian daudela, bide berde gehiago topatu dituzte.