Tubacexeko langileek borrokak zeresan handia sortu du azken egunetan, kaleratzeen aurkako sententziak direla eta.
Hori dela eta, gaiari buruzko hitzaldia egingo dute bihar Urduñako Mugalde herriko tabernaren terrazan, 19:00etan.
Tubacexeko lan gatazkaren "oinarriak eta ondorioak" izango dituzte hizpide solasaldian. Bost pertsonek hartuko dute hitza:
- Ixone Retes (Tubacexeko LABen sail sindikaleko kidea)
- Asier Oiarzabal (Tubacexeko langilea)
- Aitor Merino, Ludi Temiño eta Galder Barbado (Aiaraldeko Greba Batzordeko kideak)
Mugaldkeo terrazan egingo den lehen hitzaldia izango da biharkoa, baina ez bakarra. Hainbat motatako ekintzak egiteko baliatu nahi dute espazioa udan zehar, elkarteko kideek aurreratu dutenez.