Parte hartzaileak Foru plazatik abiatu ziren korrika, hegaldirako ekipoa bizkarrean zeramatela. Proba arrakastatsua izan zen, baina baita “oso gogorra” ere, Gorobel Parapente Taldeko Marta Sotoren hitzetan. “Eguraldiak gauzak erraztuko zituela zirudien, baina azkenean haizea berandu sartu da eta zerua hodeitsu egon da”. Gauzak hala, parte hartzaile askok ez zuten ibilbidea osatzerik izan, eta amaitu zutenek berriz igo behar izan ziren Gorobelera, berriz hegan egin eta baliza guztiak betetzeko.
Hauek izan ziren lehen bost sailkatuak:
- Iñigo Gabiria
- Enaitz Elizaguirre
- Ivan Castro
- Antonio Ramos
- Dani Tena
Parte hartzaileek “ahalegin oso handia” egin behar izan zutela nabarmendu du Tenak. “Irabazleek soberan merezi dute Euskadiko Txapeldunen titulua”.
Argazkiak: Antonio Muñoz