Uztailaren erdialdean hasi ziren harresia zaharberritzeko lanak. Bertako kuboen teilatuak deseraiki ziren, eta orain ari dira horiek birgaitzen. Dorre bateko teilatua dagoeneko zaharberritu zuten, baina bigarrena konpontzeko lanak abuztuaren 30ean abiatu ziren.
Lan horiek egiteko aurreikuspenean hilabete eta erdiko epea kalkulatu zen. Orain, bigarren dorrea konpontzeko, 2 edo 3 aste inguruko epea aurreikusi du udalak. Beraz, obra irailaren erdialderako amaitzea aurreikusi da.
Bestalde, uztailaren 26an abiatutako argiztapenerako 3. fasea burutu da guztiz. Bi foku berri instalatu dira guztira: bata Urduña Hiria Erakusketa Gunean, eta bestea anbulategiaren aurreko espaloian, Adoberias kalean. Hurrengo fasea, laugarrena, datorren urtean egingo da.