Aurten ere, Urduñako haur eta gazteek adierazpen plastikoko ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute 2021-2022 ikasturtean, Bagabiltzaren eskutik. Egitaraua 4 eta 14 urte bitarteko urduñarrei bideratuta dago, eta margoketa teknika guztiak landuko dituzte bertan.
Ikastaroa urritik maiatzera eskainiko da FP eraikinean (Gran Via, 10), ostiralero 17:00etatik 18:30era. Ikastaroa euskaraz burutuko da eta 128 euroko prezioa izango du, materiala zenbatu barik.
Izena emateko, parte hartu nahi duen orok, b.margoduna@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko du, irailaren 19a azken eguna izanda.
Halaber, Urduñako Udaletik komunikatu dute COVID-19aren aurkako beharrezko segurtasun neurri guztiak mantenduko direla.