Hilabete honetan zehar, Urduñako euskaltegien 2021-2022 ikasturteko matrikula kanpaina garatuko da. Bertan, maila eta hizkuntza eskakizun guztiak prestatzeko aukera egongo da.
Gaurtik irailaren 30era arte egongo da AEKn matrikulatzeko aukera. Informazio gehiago jasotzeko, Urduñako Alondegira bertaratu daiteke, ostegunetan 17:00etatik 19:00ra. Bestela, amurrio@aek.eus helbide elektronikoa zein 663 07 62 40 telefono zenbakia daude eskuragarri.
Bestalde, Udaberria Euskaltegian matrikulatzeko epea irailaren 24an itxiko da. Informazio gehiagorako, 616 642 357 telefonora deitu daiteke, edo nramos@udaberria.eus helbide elektronikora idatzi.