‘Birding’ irteerak burutuko dira Urduñan irailaren bigarren hamabostaldian eta urrian zehar. Hiriko Turismo Bulegoa da egitarauen antolatzailea, eta irteeretan inguruko natura eta paisaia aberastasunari buruzko dibulgazio-jarduerak burutuko dira.
‘Birding’ izeneko jardueran aukera egongo da Salbada Mendilerroko hegazti bereizgarrienak behatzeko, bai eta ingurune naturalean murgiltzeko ibilbideak egiteko ere.
Jarduera hauek Urduñako Turismo Bulegotik jarriko dira martxan, eta www.ordunaturismo.com web orrian kontsultatu ahal izango dira.
Parte hartzeko, gehieneko pertsona kopurua mugatu behar denez, derrigorrezkoa izango da ekintzak gauzatu baino lehen inskripzioa egitea.