Urduñako Udalak jakinarazi du udal pilotalekuko estalkian energia fotoboltaikoko hornidura eta instalazio lanak gauzatuko direla, Iniciativas de Tecnología y Sostenibilidad S.L. enpresaren eskutik. Obrarako 55.424,29 euroko aurrekontua baliatzea aurreikusi dute (BEZa barne).
Autokontsumora bideratuko da azpiegituraren bidez lortutako energia, eta 500 metroko erradioan dauden udal eraikinak energiaz hornituko dira horrela. Lana energia-jasangarritasunaren araudira egokitzeko eta energia ordaintzeko kostuak murrizteko helburuarekin egingo da.
Aurreikusi da instalazio lanak 2021eko urria baino lehen bukatzea. Hurrengoak dira kontratuaren barruan sartzen diren zerbitzuak: hornidurarako proiektua, ekipo eta materialen hornidura, instalazioa, tramitazio administratiboa, sistema habian jartzea eta, gutxienez, lehen urterako mantentze-lanak.