ARGAZKI GALERIA

Kirolari ugari elkartu zituen Urduñako Mendi Duatloiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ira. 21a, 10:14

Iragan larunbatean jokatu zen Urduñako Mendi Duatloia. 2020ko edizioan egin bezala, herrigunetik abiatu beharrean “La Txoza” gainean izan zuten kirolariek abiapuntua eta helmuga. Aiaramendi taldeko Jon Durana igo zen podiumeko lehenengo postura.

Urduñako Mendi Duatloiaren edizio berri bat ospatu zen iragan irailaren 18an Gorobeleko baso eta gailurren artean. La Txozako gainetik abiatu ziren korrikalariak, iazko edizioan egin bezala.
Hain zuzen ere, 2020ko edizioan hartutako neurri asko mantendu dituzte antolatzaileek, pandemiak markatutako garai batean ere kirol proba bat antolatzea posible dela demostratuz.

Ibilbidea hiru zatitan banatu zuten: Lehenbizi, 7 kilometro egin behar izan zituzten parte hartzaileek korrika. 15 kilometroko BTTko tartea osatu zuten gero. Bukatzeko, lasterketaren azken 1,5 kilometroak korrika egin zituzten kirolariek berriro ere.

Sailkapena

Sailkapena bi modalitatetan banatu zuten: indibiduala eta errelebo lasterketa. Lehenengoek, korrika zein bizikletan, osorik egin zuten 23,5 kilometroko zirkuitua. Bigarrenek binaka hartu zuten parte; bikotekide batek bizikletan eta bestea korrika.

Jon Durana Aiaramendi taldeko kidea izan zen kirolaririk azkarrena, ibilbidea ordu eta hogeitalau minututan osatuz.  Emakumezkoetan Enara Oronoz izan zen azkarrena 1:45:19ko markarekin. Errelebokako sailkapenean Ibon Ruid de Alda eta Hugo Teixeira igo ziren podiumeko lehenengo postura, ibilbidea ordu bete eta hogeitabederatzi minututan osatu ostean.

Kluben sailkapenean Aiaramendi  izan zen garaile, Jon Duranen lehenengo postuaz gain Isasi anaiek hirugarren eta zortzigarren postuak eskuratu baitzituzten.

Argazkiak: Endika Diaz Garcia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide