2017ko ekainaren 17an hil zen Ivan Fandiño toreadore urduñarra, zezen batek harrapatuta. Larunbatean ekitaldia antolatu zuten bere omenezko eskultura inauguratzeko.
Aurreskua eta Fandiñoren omenezko bi pasodoble jo zituen Urduñako Musika Bandak eta lore eskaintza ere egin zioten. Jendetza batu zen eguerdian ingurutan, bai hirikoa zein kanpokoa, eta Ertzaintza agertu zen publikoari segurtasun distantziak errespetatzea eskatzeko, nahiz eta antolatzaileek eurek kalea moztu zuten edukiera mugatzeko.
Inaugurazioaren ostean, hainbat urduñar geratu ziren argazkia egiteko bustoarekin batera.
Argazkiak: Antonio Muñoz