Gure ondarea ikuspuntu inklusibotik eta irisgarritik interpretatu al daiteke?Sarritan ziurtzat jotzen dugu ondarea pertsona ororen eskura dagoela, baina komunikatzeko formatu irisgarria behar duten pertsonak ahazten ditugu.
Horixe da aniztasun funtzional sentsoriala (entzumena, ikusmena) edo kognitiboa duten pertsonen kasua, zailtasunak dituztenak eurena ere baden ondareaz gozatzeko.
Urduñan inklusio hori sustatu nahi izan dugu, baita Totem Turistikoen informazioa formatu irisgarrian eskaini ere aniztasun funtzional sentsoriala (ikusmena, entzumena) edo kognitiboa duten pertsonentzat. (Ikuspegi irisgarria duten audioak eta testuak tipografia eta gorputz handituekin. Era berean, publiko ororentzat ulergarriak diren edukiak diseinatuko dira eta audioak antzeztuko dira).
Gerturatu gu bisitatzera eta, Totemetan eskaintzen ditugun audio berrien bidez, Urduña Erdi Aroko hiriko ondare garrantzitsuaz gozatu.
ahalko duzu. Era berean, aukera izango duzu gure bisita gidatuetako bat burutzeko, zeinekin gure hiriko zenbait aro historikotako gizartean eta bizitzan murgilduko garen.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.