Municheko 'Octoberfest'-era bidaiatu zuen arratsalde batez Urduñako Herri Eskolak atzo. Izan ere, guraso elkarteak 'Urrifest' jaialdia antolatu zuen atzo, urriak 16. Musika eta dantza bidelagun, dozenaka herritar bertaratu ziren ikastetxeko patiora. Jaialdian bildutako dirua eskolaren jarduna finantzatzera bideratuko dute.
Argazkiak: Antonio Muñoz