Atzo 10:00etan abiatu zuten elkartasun erronka berria Javi eta Xabi Irabien aita-seme eta txirrindulariek eta Spiderabel Fernandez lasterkariak. Bizikletaren gainean 78 kilometroko ibilbidea egin zuten Foru Plazari bueltak emanda, 250 guztira. Spiderabel Fernandezek, aldiz, 42 kilometroko lasterketa egin zuen. 14:00ak arte luzatu zen erronka.
Ahaleginaren helburua izan zen AEFAT elkartearentzat dirua batzea, ataxia telangiectasia gaixotasunaren ikerketa finantzatzeko.
Herritar ugarik egin zuten bat xede horrekin. Gauzak horrela, indabak saldu zituzten finantziazioa lortzeko eta hainbat jarduera gauzatu zituzten plazan, ume zein helduentzat. Edonola ere, ekarpena egiteko aukera irekirik dago oraindik, hemen.
Argazkiak: Antonio Muñoz