Dozenaka herritar igaro dira bertatik 11:00etatik 14:00etara bitartean, eta hil aurretik bete nahi dituzten desioak eta bestelako helburuak idatzi dituzte panelean.
Heriotzaren gaineko kontzientzia hartzea izan da egitasmoaren xedea. Antolatzaileek azaldu dutenez, Nueva Orleansen (Estatu Batuak) du jatorria harresiaren dinamikak. "Candy Chang izeneko artistak espazio publikoa baliatzen zuen bertan, bizilagunen arteko elkarrizketak sustatzeko", aipatu zuen Bertan Alfonso Requejok Zikoina udal aldizkarian eginiko elkarrizketa batean, "hortik abiatuta, 70 herrialde baino gehiagora zabaldu da metodologia hori".
'Death Cafe'-a hilaren 25ean
Gaurko ekintzaz gain, heriotzari buruzko beste egitasmo bat antolatuko dute hirian: 'Death Cafe'-a. Heriotzaz "modu librean" hitz egiteko espazioa izango da, "gidoirik jarraitu gabe".
Azaroaren 25ean izango da zita, 18:00etan Alondegian.
Argazkiak: Antonio Muñoz