Auto batek txirrindularia harrapatu du Urduñan gaur, goizeko 08:25ean. Zehazki, Bi-2521 errepidean jazo da ezbeharra, Garbiguneko errotondatik gertu, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Kolpearen ondorioz, kirolariak zauriak izan ditu eta anbulantzia batek Galdakaoko ospitalera eraman behar izan du. Bitartean, poliziak trafikoa eten du errail batean. Ertzaintzak ziurtatu du harrapaketa istripu hutsa izan dela.