ARGAZKIAK

Emakume mendizaleen garrantzia aldarrikatu dute gaur Txarlazon

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko aza. 13a, 20:31

"Berdintasunaren aldeko gailurrak" egitasmoaren lehenengo martxa antolatu du gaur goizean Urduñan Bizkaiko Mendi Federazioak. Egitasmoak "emakumeak mendira hurbiltzera animatzea" izan du xede.

Dozenaka lagun elkartu dira Bizkaiko Mendi Federazioak Urduñan antolaturiko "Berdintasunaren aldeko gailurrak" egitasmoaren lehenengo martxan. Antolatzaileen hitzetan, egitasmoak "emakumeak mendira hurbiltzera animatzea" du helburu.

Mendizaleak 9:00etan abiatu dira Urduñako Foru Plazatik eta Txarlazo izan dute helmuga. Gailurretik jaitsi ostean kontzertu txiki bat eskaini diete martxan parte hartu dutenei Foru Plazan bertan, oroigarri bana banatzearekin batera.

Istripu arina

Martxan parte hartzen ari zen mendizale batek istripu arina izan du Txarlazo inguruan, Ertzaintzako mendi erreskaterako taldetik jakinarazi dutenez. Mendizaleak mina hartu du belaunean, eta inguruan zeuden zaintza eta erreskate unitateko kideek menditik jaisten lagundu dute. Mendizaleak ez du aparteko arretarik jaso behar izan.

Argazkiak: Antonio Muñoz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide