Hamargarrenez antolatu du Liborio Kolektiboak Urduñako Musika Poteoa. Ohi gisa, bi asteburutan zehar banatu dituzte emanaldi guztiak. Aurtengoan, guztira, 21 kontzertu eskainiko dituzte hiriko hainbat tabernetan. Ohiturari jarraiki, eguerdi eta iluntze bitarteetan kokatu dituzte ikuskizun guztiak.
Azaroaren 19an -gaur- hasiko dute musika maratoia, eta 18 kontzertu pilatu dituzte lehenbiziko asteburuan. Bigarrenean, berriz, 3 saio egongo dira. Eskualdeko taldeek ere izango dute euren tartea, Eriz Perezek, esaterako, Lainopilak diskoa aurkeztuko du hilaren 26an; eta Izate Faltsuak ere joko du zikloaren baitan:
