Urtero gisa, gabonetako marrazki lehiaketa antolatu du Urduñako Udalak. "Berriz ere, maila altua erakutsi dute Urduñako margolari gazteek Gabonetako marrazki txapelketan", adierazi dute udal webgunean plazaratutako albistean.
"Aurreko edizioetan bezala, lehiaketara aurkeztu dituzten lan guztiak Alondegian Gizarte Etxean izango dira ikusgai. Sari banaketa ohiko udal komunikazio euskarrien bitartez iragarriko da", erantsi dute.
6 saridun
Hiru kategoriatan, 6 lan saritu dituzte. Ondorengoak izan dira irabazleak, hurrenez hurren:
A KATEGORIA
- Miren Larrazabal Campo
- Hegoa Saratxaga Paul
- Maialen Otaola
- Peru Landaluze
- Edurne García
- Eider Castillo