35 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean Urduñan. Gaueko 00:30ak aldera jaso dute deia. "Berriemaile batek poliziaren laguntza eskatu du, gizon bat, sarrerako atea behartuta, okindegi batean sartzen ikusi baitu", azaldu dute prentsa-oharrean.
Patruila bat iritsi da tokira, eta gizon bat aurkitu du lokalaren alboan, berriemaileak emandako deskribapenarekin bat zetorrena. "Agenteek establezimenduko segurtasun-kamerak begiratuta egiaztatu dute lapurreta egiten ahalegindu dela, eta lapurreta-delitua leporatuta atxilotu dute, beraz".
Laudioko komisaldegira eraman dute atxilotua, eta goizean zehar geratu da epaileen esku.