"Apirilean Nepalera joateko asmoa dugu, animatzen bazara kontaktatu. Oso trekking polita egingo dugu bide arruntetik kanpo". Tasio Martinen hitzak dira, esku artean duten abentura berriari buruzkoak. Hain zuzen, 2022ko udaberrirako ari dira espedizioa prestatzen. Oraingoan, baina, edonori eman diote parte hartzeko aukera.
"24 eguneko bidaia izango da, 4 haran zeharkatzeko 18 egunetako trekkinga"
Sare sozialetan iragarri dute ekimena, baina plaza mugatuak egongo dira: 15 pertsonakoa izango da taldea gehienez. Bakoitzak ordaindu beharrekoa, berriz, 3.585 euro izango dira, "dena barne". Hain zuzen, "24 eguneko bidaia izango da, 4 haran zeharkatzeko 18 egunetako trekkinga".
Uztailean, Indiara
Bestalde, Tasio Martiniek Himalaia joateko asmoa aurreratu du 2022ko udan Kataluniako Teknifikazio Zentroarekin batera, Zanskar haranera alegia: "Hilabete igaroko dugu bertan, promozioaren amaierako bidaia gisa". Horretarako, finantzaketa bideak aztertzeari ekin diote, eta zenbait material jarri dute salgai. Urduñako Lupardika tabernan erosi daitezke, jakinarazi duenez.