Maridomingiren etxera ibilaldia antolatu du Urduñako Herri Eskolako Guraso Elkarteak, Urduñako Udalaren laguntzarekin, gaur goizean.
Lainopila lagun, ilusioz beteta egin dute Antigua auzotik basorainoko bidaia. Abestiekin egin diote harrera Maridomingiri Urduñako haurrek
Lainopila lagun, ilusioz beteta egin dute Antigua auzotik basorainoko bidaia. Bertan izan dute zain Maridomingi, trikitilari eta panderojolez lagunduta. Hala, berarekin hitz egiteko eta eskutitzak emateko aukera izan dute.
Pozik hartu ditu haurrak Maridomingik. Izan ere, abesti eskaintzarekin egin diote harrera. Horrez gain, indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa egin dute. 10:00etan atera dira partaideak Urduñako Foru plazatik, eta 12:00etan itzuli dira erdigunera.
Argazkiak: Iratxe Murias