Urduñako Jai Alai frontoia bilakatu zuten jai alai atzo Mari Domingik eta Olentzerok. Azken urteetan bezala, bertan itxaron zituzten herritarrek bi pertsonaiak. Lasto fardo artean atseden hartzeko toki goxoa prestatu zieten, eta hala igaro zuten atzoko arratsaldea.
Zirku-antzerki, bertso eta dantza artean egin zieten harrera atzo Olentzerori eta Mari Domingiri Urduñan
Zirkuko erakustaldiak ere izan zituzten ikusleek gozagai, baita Urduñako Erauntsi dantza taldearen emanaldia ere.
Bertsoak abestuta egin zieten harrera Mari Domingik eta Olentzerok harmailetan eseritako familiei. Dantzan bukatu zuten, ordea.
COVID-19ak eragindako osasun egoeraren ondorioz, haurren adinaren arabera antolatu zituzten bisita txandak. Hain zuzen, 3 zita antolatu zituzten umeek eta familiek gozatu ahal izateko.
Txandaka agurtu eta goxokiak banatu ostean, mendira itzuli ziren Mari Domingi eta Olentzero, Aiaraldeko zein Euskal Herriko etxe guztietan opariak banatzera.
Argazkiak: Iratxe Murias eta Irati Mendiguren Cosgaya
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!