Istripua izan du motor gidari batek gaur Urduñan, Barrerilla portuan hain zuzen. Arabako Foru Suhiltzaileek eman dute gertaeraren berri eguerdi aldera. Motorrarekin bidaiatzen zebilen pertsona lurrera erori eta zaurituta eraman behar izan dute osasun langileek.